Berriatuko FTk zapatuan jokatuko du aurredenboraldiko lehen hirukoa

Ibarra futbol zelaiak itxura berritua izango du zapatuan, belarra aldatu ostean. Berriatuko FTko lehen taldea Bizkaiko Lurraldeko bigarren mailan ariko da aurtengo denboraldian, eta aurredenboraldiko lehen agerraldia egingo du zaleen aurrean.
Abuztuaren 30ean, zapatuan, 10:30ean hasiko da hirukoa. Lehen partida Artibai FTk eta Lekeitio FT B-k jokatuko dute. Ondoren, Berriatuko FTk eta Lekeitiok neurtuko dituzte indarrak, eta azkenik Berriatuko eta Artibaiko taldeen artekoa izango da.
Zaleentzat aukera izango da taldearen aurpegi berriak ikusteko datorren denboraldiari hasiera emateko prest dauden honetan.