Peio Arreitunandia txirrindulari ohi mutrikuarra 51 urterekin zendu da

Euskal txirrindularitza albiste txarrekin esnatu da gaur. Peio Arreitunandia mutrikuarra hil da, gaixotasun luze baten ondorioz, 51 urte zituela.
Arreitunandiak bederatzi denboralditan aritu zen profesionaletan, eta Euskaltel-Euskadi, BaquƩ eta Barloworld taldeetan ibili zen, besteak beste. 1999an egin zuen jauzi handia, Euskaltel taldearekin, eta haren elastiko laranja jantzi zuen lehen urteetan. Ondoren, Portugalgo zenbait taldetan aritu zen, 2004an Baque taldean sartuta, eta azkenik, Barloworlden amaitu zuen bere ibilbidea 2007ko denboraldiaren ostean.
Kirol ibilbidean hiru garaipen nagusi eskuratu zituen. Esanguratsuena, 2005eko Euskal Herriko itzulian lortu zuen, Murgiako Oroko santutegian, Fabian Jeker suitzarra menderatuta. Aurretik, 2003an, etapa bat irabazi zuen Portugalgo Itzulian, eta Murtziakoan ere garaipena eskuratu zuen, Koldo Gilekin ihesaldia partekatu ostean.
Arreitunandiaren izena 2000ko hamarkadaren hasierako euskal ziklismoaren belaunaldiarekin lotua dago. Gaur, haren lagunek, talde kide ohiek eta zaleek gogoan dute Mutrikuko txirrindularia.