“Ni ez naiz Mikel Laboa” aztergai, irakurle taldearen azken saioan

Udako irakurle taldeak amaiera emango dio aurtengo egitarauari irailaren 16an, 19:00etan Kultur Etxeko Txitxinkoia aretoan. Azken saio horretan Mikel Antzak gidatuko duen mahai ingurua izango da, eta solasgaia izango du Ni ez naiz Mikel Laboa liburua.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, Lekeitioko liburutegiaren helbidera idatziz (liburutegia@lekeitio.eus) edo bertan presentzialki.
Ekimen hau Lekeitio 700 ospakizunaren baitan antolatutako jardueren barruan dago, herriaren 700. urteurrena gogoratzeko.