Txondorra piztu dute Berriatuan
Gaur [irailak 2] arratsaldean piztu dute eta hilaren 11ra arte mantenduko dute piztuta.

Txondorra piztu dute Berriatuan. Gaur [irailak 2] arratsaldeko 16:00etan piztu dute eta asko izan dira bertaratu diren herritarrak. 19:00etan goizuetarrek azalpenak emngo dituzte eta parrilla piztuta egongo da bakoitzak bere janaria ekarri ahal izateko. Hurrengo egunetan 70 lagunetik gora txandaka ariko dira txondorra zaintzen.
Hain zuzen ere, zapatuan [abuztuak 30] hasi zituzten muntaketa lanak Goizuetakoen agindupean eta beste txondorgile batzuen laguntzagaz. Herritarren zaintzapean egurra egosiko dute eta ikatz bihurtzeko prozesua martxan jarri.