Palestinaren aldeko oihuekin hartu dute Vuelta Munitibarren
Aulesti-Palestina herri ekimenak deituta bildu dira Gerrikaitzeko errebueltan Munitibartarrak zein inguruko bizilagunak gaur (irailak 3), herri ekimenaren deialdiari "arrakastatsu" erantzunez.

Euskal Herria Palestina askatu! leloa zeraman pankarta eskuetan hartuta eta Palestinaren aldeko oihuak aldarrikatuz hartu dute Vuelta Munitibarren. Aulesti-Palestina herri ekimenak deituta bildu dira Gerrikaitzeko errebueltan Munitibartarrak zein inguruko bizilagunak gaur (irailak 3), herri ekimenaren deialdiari “arrakastatsu” erantzunez.
Hala, Bizkaiko beste txoko askotan egin bezala, genozidioaren kontrako aldarrikapena zabaldu dute Munitibarren. Eta, genozidioaren kontrako aldarria hain izan da indatsua ze, Bilbon hasi eta Bilbon amaitu den Vueltako 11. etapa moldatu duten antolatzaileek. Izan ere, bertan behera utzi dute Bilboko etaparen amaiera, Israel taldearen aurkako mobilizazioak helmugan ziklisten segurtasuna kolokan egon zitekeen beldurrez. Hala, hiru kilometroren faltan hartu dituzte denborak, eta ez da etapa garailerik egon. Hala ere, denetan azkarrenak izan dira Tom Pidcock (Q36.5) eta Jonas Vingeegaard (Jumbo Visma). Eta atzerago joan dira Joao Almeida (UAE) eta beste zenbait hautagai.