Orio izan da azkarrena, eta atzetik jarraitu dio Tolosaldeak. Donostiak bi ordezkari izango ditu Kontxan: Donostiarrak eta Arraun Lagunak. Hasiera batean Zarautzek txartela lortu badu ere, arau hausteak medio, Zumaiarentzako izan da zazpigarren postua.
Aulesti-Palestina herri ekimenak deituta bildu dira Gerrikaitzeko errebueltan Munitibartarrak zein inguruko bizilagunak gaur (irailak 3), herri ekimenaren deialdiari "arrakastatsu" erantzunez.
San Antolin jaietako hirugarren egunean Kamiseta Eguna ari dira ospatzen lekeitiarrak. Kuadrillen arteko jolasetan giro ederra egon da, eta baita 29. Paella Txapelketan ere: guztira 62 taldek eman dute izena. Parkeko Gunean, aldiz, tiragomekin jolasean aritu dira.
Ingalaterrako Nottingham hirian lehiatuko da Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Atzo [irailak 2] heldu ziren Mutriku Sokatira Taldeko kirolariak Nottinghamera, eta gaur pisaketak egin ostean, bihar hasiko dute lehia.
Lea-Artibai eskualdeko zenbait artistek parte hartuko dute irailaren 20 aurretik aurrera antolatutako ekintzetan.
Lea Ibarra pilota elkarteko aulestiarrak eta munitibartarrak Belgikako Ath hirian lehiatuko dute bihartik [irailak 4] zapatura [irailak 6].