Bekobentako haur hezkuntzako hiru eta lau urteko gelak egokitu dituzte
Geletako sabaia, zorua, argiteria, akustika eta aireztapena berritu dituzte, espazio malguak eta funtzionalak izan daitezen.

Iazko Bekobenta eskolako egokitzapen lanei jarraipena eman die Markina-Xemeingo Udalak, ikasturte berriari begira ikasketa metodologia berrien beharrei erantzuten dieten hobekuntza gehiago eginez. Hala, iaz, besteak beste, 2 urteko umeen espazioa eraldatu ostean, haur hezkuntzako hiru eta lau urteko gelak egokitu dituzte orain, espazio malguak eta funtzionalak izan daitezen. Geletako sabaia, zorua, argiteria, akustika eta aireztapena berritu dituzte.
Hain zuzen ere, HH3 eta HH4ko gelen artean kristalezko ate lerragarriak jarri dituzte, eta horrek gela batetik bestera igarotzea erraztu eta ikusgarritasuna ahalbidetuko du. Gainera, ikasgeletara sartzeko korridorearen eta ikasgelen arteko ikusgarritasuna ere ahalbidetu dute. Ikusgarritasuna hobetzeko lanen artean, HH3ko gelaren eta komunarena artean leihoak jarri dituzte, irakasleak komuna kontrolatu ahal izan dezan.
Ikasgeletako estalduren ordez, estaldura beroagoak eta soinu prestatzio hobeak dituztenak jarri dituzte, eta pasilloko sabaia soinu material xurgatzailez estali dute.
Barruko luminarien ordez eraginkortasun energetiko handiagoko beste batzuk jarri dituzte, batez ere ikusmen erosotasun handiagoa dutenak. Horrez gain, aireztapen mekaniko kontrolatuko sistema bat ere instalatu dute, airearen kalitatea bermatzeko.
Eta, gainera, psikogela ere berriztu dute.