
12:00ak jota hasi da Antzar jaia Lekeition. Guzitra 106 potinek parte hartuko dute; 'Rotaflex' ontziak irekiko du lehia, eta 'Txitxiñak' emango dio amaiera.

Tradizioak oso presente izango dituzte Markina-Xemeinen, Munitibarren eta Gizaburuagan, eta askotariko egitarauez gozatuko dute datozen egunetan.

Gaur (irailak 5), Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako harpidedunek ez dute Bizkaiko Hitza papereko astekaria jaso, orain arte bezala. Beste etapa bat hasi dute, eta lurralde informazioa Berriaren webgunean jasoko dute.