Ikasturte berriagaz, martxan da Markina-Xemeingo Lagunkoi taldea

Udan atsedenaldia hartu, eta indarberrituta itzuli da Markina-Xemeingo Lagunkoi taldea. Atzo [irailak 9] eduki zuten opor osteko lehen saioa, eta Euskadi Lagunkoia proiektuko Marta Moreno teknikaria eta Bizkaiko Talde Eragileko Agurtzane Ruizen bisita eduki zuten: “Markina-Xemeingo talde eragilea ezagutu eta egiten ari den lanaren berri jaso dute”.