Markina-Xemeingo KZ Gunean ikastaroak hartzeko aukera egongo da irailaren 18an
Ikasturte berriarekin batera Markina-Xemeingo KZ Guneak hainbat ikastaro hartuko ditu, denak irailaren 18an, 09:00etatik 13:00etara. Uhagon kulturguneko bigarren solairuan izango dira ikastaroak; informazio orokorra, aurrez-aurreko tutoretzak, nabigazioa nahiz izapideak (BakQ, Metaposta…) egiten ikasi ahalko da. Izena eman behar da www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua web orrian edo 945 06 25 55 telefonora deituz.