Ziortza-bolibartarrak, Zugarramurdira
Egun guztiko irteera egingo dute zapatuan [irailak 13].
Ziortza-Bolibarko Kanpape jubilatuen elkarteak antolatuta, Zugarramurdira irteera egingo dute zapatuan [irailak 13]. 09:00etan irtengo dira herriko plazatik, eta egun guztiko irteera izango da.
Antolatzaileek jakitera ematen dutenez, Ziortza-Bolibarretik Oiartzunera joango dira, eta han geldialditxoa egin ostean, Zugarramurdirako bidea hartuko dute. Bertan, lehenik Sorginen Museoa ikusiko dute, eta segidan, kobazuloa. Goizeko jardunaren ostean Urdaxko Azketa jatetxean bazkaldu, eta Beran geldialdia egingo dute; handik, Ziortza-Bolibarrera itzuliko dira.