
“Gaztiok martxan, gaztetxie faltan” lelopean, Etxebarriko gazteek egun osoko egitaraua antolatu dute, herrian gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko

Munitibarko Gerrikaitzen barikuan [irailak 12] hasi ziren festak, eta tortilla txapelketak eta ondorengo afari herrikoiak giro paregabea sortu zuen.

Giro aparta bizi izan da gaur Berriatuan, Aitxe Kutz jaien barruan egindako ekitaldi nagusian. Goizeko lehen orduetan umeen algarak izan dira nagusi, baina eguerdirako herritar guztien arreta puntua Ibarra futbol zelaiko inaugurazio ekitaldia izan da.