Giro onean abiatu dituzte festak Gerrikaitzen

Munitibarko Gerrikaitzen atzo (irailak 12) hasi ziren festak, eta tortilla txapelketak eta ondorengo afari herrikoiak giro paregabea sortu zuen barikuan. Plazan giro beroa egon zen, eta DJ Kaktusek jarri zion amaiera musikaz gaueko ospakizunari.
Gaurkoan, zapatua (irailak 13), umeen txanda izan da. Goizean jolasetan eta apar jaian aritu dira plazan, eta irribarre artean bete dituzte orduak. Arratsaldean, berriz, nagusien txanda iritsiko da: herri bazkaria egin dute Elizpean, eta segidan Briska eta Mus txapelketak jarriko dira martxan kantokoan.
Arratsalde-gau partean, herritarren arteko jolasak eta erromeria izango dira, eta ondoren DJ Arenek ipiniko du musika. Beraz, giroak ez du etenik izango gauera arte.
Bihar (irailak 14) izango du jarraipena jaialdiak, 12:30ean Harri Jasotze Txapelketa jokatuko baita plazan.