263 lagunek parte hartu dute Ispasterko XII. Mendi Martxan
Eguraldi bikaina lagun, atzo [irailak 14] “egun zoragarria” bizi izan zuten Ispasterren.

Ispasterko mendi martxa egutegian indartzen doan ekimena da. Atzo [irailak 14] osatu zuten mendi martxaren 12. aldia eta beste behin erabateko arrakasta izan zen. Domeka baino lehen ia 200 lagun eman zuten izena, baina egunean bertan beste asko izan ziren azken orduan animatu zirenak eta azkenean guztira 263 mendizale elkartu ziren.
Ibilbide luzerako, 84 ausart atera ziren 08:30ean. Gero, guztia oinezkoentzat bakarrik ez izateko, BTT martxa atera zen, bertan 21 txirrindularik parte hartu zuten. Azkenik, 10:00etan, multzorik handiena, 158 lagun, ibilbide laburra egiteko abiatu ziren. Ispasteko Udaleko antolatzaileak “oso pozik” agertu dira erantzunagaz. Izan ere, eguraldia lagun izan zuten eta bizitako “egun zoragarria” nabarmendu dute.