Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

2025/9/15

Goixerri anaiak. Galbaixo Txiki eguneko Marmitako Lehiaketako irabazleak

Egitekorik ez da falta izan Galbaixo Txiki egunean

Umeak dira gaurko [irailak 15] Mutrikuko protagonistak, baina baita Txoko Eder elkarteak antolatzen duen Marmitako Lehiaketa ere. Goixerri anaiek irabazi dute aurtengoa.

Ondare Jardunaldien aurkezpena

Inoizko ekintza eta antolatzaile gehien izango dituzte Ondarearen Europa Jardunaldiek

Ekimenaren 25. urteurena denez, urrian, 250 kultura proposamen baino gehiago eskainiko dituzte 160 erakunderen eskutik.

Lekittarra, denbora hobetuz eta "gehiago gozatuz"

Arraun Lagunak-ek eta Oriok irabazi dute 130. Kontxako Bandera. 'Lekittarra'-k lehen jardunaldian baino estropada lehiakorragoa egin du, eta bigarren txandan bigarren postua lortu du, Getariaren ondoren. Azken sailkapenean zortzigarrena izan da.

Bizkaiko Txapelketako aurkezpena 2025

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako “sintonia” nabarmendu dute aurkezpenean

Irailaren 28an hasiko da txapelketa Urdulizen. Lea-Artibatik, Garazi Navarro amorotoarra, Lurdes Ondaro munitibartarra, Josune Aramendi markina-xemeindarra eta Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak ariko dira.

Ispasterko 12. mendi martxa

263 lagunek parte hartu dute Ispasterko XII. Mendi Martxan

Eguraldi bikaina lagun, atzo [irailak 14] “egun zoragarria” bizi izan zuten Ispasterren.

Sortzaileek Durangoko Azokaren egitaraua osatzeko proposamenak aurkez ditzakete

Urriaren 6ra bitartean, egitaraua osatzeko proposamenak aurkeztu ditzakete sortzaileek, durangokoazoka.eus webguneko izen emateen atalean. Gainera, beste hainbat inskripzio ere zabaldu dira: Ikasle Goizerako, DA! PRO topaketarako eta Zu Non, Han DA! egitasmorako.

Kanpape jubilatuen elkartearen irteera zugarramurdira

Zugarramurdi bisitatu dute 25 ziortza-bolibartarrek

Kanpape jubilatuen elkarteak antolatu du irteera; "oso ondo" joan dela adierazi dute.

Gehiago