'Hil arte bizi' tailerren aurkezpena egongo da Gizaburuagan eguenean
Nerea Erkiagak eskainiko du hitzaldia, 18:00etan, Gizaburuagako udaletxean.
Hil arte bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era izenburupean tailerrak eskainiko ditu Gizaburuagan Nerea Erkiagak, eta saioei buruzko informazioa emateko aurkezpen formatuko hitzaldia emango du bihar [irailak 18], 18:00etan, udaletxean.
Bakoitzaren eskubideak eta erabakiak argitzeko tailerrak izango dira, “Heriotzari beldurra txikitu eta bizitza zabaltzeko ahalegina da. Hortaz, lau tailerretan elkarrekin ikasiko dugu, eta atsegina izango da. Hala ere, saioak ez dira doluan daudenentzat egokiak”.
Saioak urriaren 2an, 9an, 23an eta 30ean izango dira, eta izena eman beharko da; bihartik irailaren 29ra arte egongo da aukera. Honetarako, bi modu zabaldu ditu Gizaburuagako udalak: presentzialki, udaletxean bertan, eta telefonoz, 94 684 2586 edo 626 57 06 07 zenbakietako batera deituta.