Ibilgailu berezien azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da Markina-Xemeinen
Irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean egingo dituzte azterketak. Txanda hartu behar da.
Ibilgailu berezien azterketa tekniko mugikorra egongo da Markina-Xemeinen irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean. Markina-Xemeingo Udalak azaldu duenez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitera eroateko zailtasuna duten ibilgailuentzako azterketa izango da, besteak beste, nekazaritzako ibilgailuak, makinaria eta zerbitzuak. Kareaga industrialdean egingo dira azterketak (Lehengo Abeletxeko pabiloian); txanda hartu behar da 686 90 04 32 telefonora deituz.