Lekeitioko igerilekuaren irekiera atzeratu dute, eta Markina-Xemeingoa itxi egingo dute
Lekeitioko igerilekua itxita egongo da irailaren 30era arte, eta Markina-Xemeingoa astelehenean [irailak 22] itxiko dute.

Lekeitioko Udalak joan den uztailaren 31n itxi zuen igerilekua konponketa lanak zirela eta, eta irailaren 15ean zabaltzekoak ziren arren, “konponketa lanetan egondako arazoengatik” igerilekua urriaren 1ean zabalduko dute. Markina-Xemeingo igerilekua, ostera, urgentziazko konponketa baten ondorioz irailaren 22an itxiko du Markina-Xemeingo Udalak, eta abisu berri bat egon arte hala egongo da.
Hori horrela, astelehenera [irailak 22] bitarte lekeitiarrek Markina-Xemeingo eta Ondarroako igerilekuak erabili ahalko dituzte. Irailaren 22tik aurrera, ostera, Markina-Xemeingo nahiz Lekeitioko igerilekuetako erabiltzaileek Ondarroako igerilekua erabili ahalko dute, hiru udalek aurten sinatu duten hitzarmenari esker.