Martxan da Ondarroako Nanoipuin lehiaketa
Hamalaugarren aldia izango da aurtengoa, eta urriaren 10ean [barikua] itxiko da lanak aurkezteko epea.

Ondarroako Udalaren euskara sailak hamalaugarrenez abiatu du aurten Nanoipuin lehiaketa. Jada irekita dago izena emateko epea, eta urriaren 10era [barikua] arte aurkeztu daitezke nanoipuinak. Epaia urriaren amaieran ezagutaraziko da, eta sari banaketa Literatur Amuak egitasmoaren egitarauaren baitan egingo da.
Bakoitzak nahi duen gai librea aukeratu ahalko du idazteko orduan, baina gehienez, ipuin bakoitzak 140 karaktere izango ditu. Parte hartzaile bakoitzak, gainera, bi nanoipuin aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
Nanoipuina ezizen bategaz sinatuta bidali beharko da, datu pertsonalekin batera: “Testua eta egilearen datuak, biak ala biak bidaliko dira Ondarroako Udalaren web orritik edo posta bidez hurrengo helbidera: Ondarroako Udala-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea)”.
Udalak aukeratutako idazleek osatuko dute epaimahaia, eta erabakia apelazina izango da. Hala, hiru sari banatu ditu epaimahaia: 400 eurokoa, 200 eurokoa, eta 100 eurokoa.