Objetofonoak egiteko aukera egongo da zapatuan Amoroton
11:00etatik 13:00etara izango da tailerra; parte hartzeko izena eman behar da.
Marti Guillem musikariak objetofonoak egiten ikasteko tailerra emango du zapatuan [irailak 20] Amorotoko kultur etxean. Lofi mikrofonoak sortuko dituzte, eta esperimentaziorako tartea izango da. Familiei (7-10 urte bitarte) nahiz publiko orokorrari zuzendutako tailerra izango da zapatukoa; 11:00etatik 13:00etara bitarte iraungo du. Hala, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Amorotoko Udalak sare sozialen bitartez zabaldutako galdetegian.