Arbide Eguna antolatu du eskalada taldeak zapaturako
Zuhaitz parkea eta rokodromoa jarriko du Arbide Eskalada Taldeak zapatuan Latxanbre Enparantzan, 11:00etatik 14:00etara.
Ondarroako Arbide eskalada taldeak Arbide Eguna antolatu du zapaturako [irailak 20]. 11:00etan emango diote hasiera egunari, Latxanbre Enparantzan Leaktibairen laguntzagaz jarriko duten zuhaitz parkeagaz eta rokodromoagaz, eta 14:00 arte egongo dira bertan.
Eskalada taldetik jakinarazi dute 16:00etan aurreikusita zegoen psikoblock txapelketa bertan behera geldituko dela, eta data berria jarritakoan argitaratuko dutela. Hala ere, txosna jarriko dutela azpimarratu dute, eta musika eta giro ona ziurtatuta egongo direla.