Garuneko gimnasia tailerra egongo da irailaren 22an eta 24an Beti Jain
Gaur [irailak 18] eman behar da izena.
Markina-Xemeingo Beti Jai elkartearen eskutik garuneko gimnasia tailerra egongo da irailaren 22an eta 24an. 16:30etatik 18:00etara izango da tailerra, eta Beti Jain elkartuko dira. Adinduk emango du tailerra, eta bertaratzeko deia luzatu diete herriko nahiz inguruetako jubilatuei.
Gaur [irailak 18] eman behar da izena, 16:30etik 18:30era, Beti Jain. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, 20 euro.