Mutrikun lehiatuko da Euskadiko Uretako Motorren Txapelketako finala
Bi txanda egongo dira, lehenengoa 12:30ean, eta bigarrena 16:00etan.

Mutrikuko portuak hartuko du bigarrenez Euskadiko Uretako Motorren Txapelketako finala zapatuan [irailak 20], eta bertan erabakiko da Euskal Selekzioko pilotuen artean 2025eko txapela nork jantziko duen.
Endurence modalitatean lehiatuko dute, formatu sinplean. Hau da, Mutrikuko portuaren eta Saturraranen arteko zazpi kilometroko zirkuitua itxian jokatuko da txapelketa, 40 minutuko bi txanda eta itzuli bat egin beharko dute parte hartzaileek. Lehenengo txanda 12:30ean izango da, eta bigarrena, 16:00etan. Parte hartzeko inskripzio orria betetzeaz gain, 50 euro ordaindu beharko dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, zapatuko proba aukera “ona” izango da hasiberrientzako. “Proba hau oso aukera ona izango da ikasten ari diren kirolari berriek lehiaketa barrutik ezagutu ahal izateko”.
Lehiatzeko gutxienez zortzi urte izan behar ditu parte hartzaileak. Hala ere, 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena idatziz aurkeztu beharko diote federazioari. Horrez gain, parte hartzaileak urtetako motorraren titulazioa eta federazio lizentzia eduki beharko ditu.