Punta-puntako bertsolariak igoko dira Amorotoko oholtzara
Irailarek 27an, 18:00etan, bertso jaialdia egongo da frontoian. Sarrerak lehiatilan salduko dituzte egunean bertan.
Amorotoko Udalak eta Amorotoko Kultura Taldeak antoaltuta, punta-puntako bertsolariak hartuko ditu irailaren 27an Amorotok. 18:00etan frontoian egingo dute bertso-saioa, eta sarrerak lehiatilan egongo dira salgai, bost euroren truke. Alaia Martin, Aitor Bizkarra, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga igoko dira oholtzara, etxeko bertsolaria den Garazi Navarrogaz batera.