Hondarrarekin jolasten goiz "zoragarria" pasatu dute umeek
30 ume inguru elkartu dira Uhagoneko lorategian hondarrarekin jolastu eta irudi eta gazteluak egiteko.

Uhagonen hitzordu bikoitza izan dute herritarrek asteburuan, eta umeen txanda zapatuan [irailak 20] izan zen. Hondarragaz jolastu, eta irudi eta gazteluen tailerrean murgildu ziren: “Oso ondo joan zen. Eguraldiak ere lagundu zuen, eta oso gustura ibili ziren umeak”. Guztira 30 ume inguru elkartu ziren Uhagoneko lorategian, eta tailerra 5-12 urte bitartekoentzako zen arren, txikiagoek txoko libre batean hondarrarekin jolasteko aukera eduki zuten: “Zoragarri pasatu zuten goiza jolasean”.