Inguruko energia komunitateak ezagutu dituzte Lekeition

Ikasturte berriarekin batera martxan daude berriro ere Lekeitioko Energia Berriztagarrien Komunitateko kideak. Elkartea sortuta, joan den eguenean [irailak 19] inguruko energia komunitateekin solasaldia egiteko baliatu zuten.
Bertan izan ziren Ea, Ispaster, Lea Ibarra eta Ziortza-Bolibarko komunitateetako ordezkariak, eta baita Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea eta Ane Koskorrotza zinegotzia ere. Solasaldia “oso ondo” baloratu dute elkarteko kideek, eta 50 pertsona inguru elkartu ziren Azkue aretoan: “Komunitate bakoitzak euren sorrera, garapena eta gaur egungo egoera azaldu zituzten. Horrez gain, bakoitza zelan dagoen egituratuta eta zeintzuk lan-talde dituzten ere azaldu zuten”.