Objetuak musika tresna bihurtu dituzte Amoroton

Marti Guillem musikariaren gidaritzapean elkartu ziren zapatuan [iraialk 20] amorotarrak, objetuak musika trensa bihurtzeko asmoz. Kultur etxea izan zuten bilgune, eta hamabi partaide objetofonoak egiten aritu ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, “oso ondo” egon zen tailerra, eta partaideak ere, pozik geratu ziren.