Txistu doinuez alaitu zuten zapatuan Ondarroa
Zapatuan ospatu zuten Txistu Eguna.Joseba Mirena Arrizabalaga. Hamargarren txistu eguna ospatu zuten Ondarroan zapatuan, txistua balioan jartzea helburu izanik. Euskal Herriko txoko ezberdinetako 24 txistulari batu ziren udalerrian, eta 12:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar ibili ziren. Txistulariek adierazi dute eguna “oso ondo” joan zela, eta “oso gustura” ibili zirela Ondarroako kaleak txistu doinuz alaitzen.