Uhagonetik, Peru ezagutzeko aukera
Mikel Bringasek Peruri buruzko 'Munduko ibilbiderik onena?' hitzaldia eman du Uhagonen; 20 pertsona inguru bertaratu dira.

Mikel Bringasen eskutik, mundua apur bat gehiago ezagutu, eta Uhagonetik Peru ezagutzeko aukera eduki dute markina-xemeindarrek. Barikuan [irailak 19] elkartu ziren bertan, eta Bringasen Munduko ibilbiderik onena? hitzaldia entzun zuten 20 pertsona inguruk: “Alee Denhan guruak dio Perun dagoela munduko zikloturismo ibilbiderik onena. Mikel Bringas hara joan zen 2024an, eta tokiaz maitemindu, eta hurrengo urtean berriz bueltatu zen. Hitzaldira bertaratutako jendea gogotsu agertu zen, eta Perura joateko gogoz amaitu zuten batek baino gehiagok”.