15 lagunetik gora elkartu ditu garuneko gimnasia tailerrak

Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartearen eskutik, atzo [irailak 22] garuneko gimnasia tailerraren lehenengo saioa egin zuten; hurrengo saioa bihar [irailak 24] egingo dute. Adinduko kide batek eman zuen tailerra, eta alde teoriko nahiz praktikoa landuko zituztela azaldu zuen. Hala, guztira 15 lagunetik gora egon ziren atzoko saioan.