Amorotoko Udalak frontoiaren erreserba sistema eguneratu du
Amorotoko Udalak jakitera eman duenez, frontoia erabiltzeko erreserba sistema eguneratu egin dute. Ondorioz, erreserbak ohiko web orrialdetik egin behar diren arren, erabiltzaile bakoitzak berriro eman beharko du alta plataforman (amoroto.eus). Horretarako erabiltzaileak menura joan, eta datu guztiak bete beharko dira, pasahitza aukeratzeagaz batera. Bertatik erreserbak egiteaz gain, eginda dauden erreserbak ikusteko aukera, erreserbak ezetatzeko aukera nahiz iradokizunak egiteko aukerak egongo dira. Era berean, frontoia erreserbatu eta ez joateak kontua blokeatzea eragingo du, eta ez du edukiko erreserba gehiago egiteko aukerarik.