Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arte eszenikoen balio politikoaz jardun dute Ondarroako Gaztetxean

Arte eszenikoak erdigunean jarriz, egun guztiko egitaraua antolatu zuen domekan Ondarroako Gazte Asanbladak. Antolatzaileek, egunaren balorazio "ona" egin dute.

Mahaingurua, Ondarroako Gaztetxean.OGA.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/09/23

Ikasturteari hasiera emanez, Arte eszenikoen eguna antolatu zuen Ondarroako Gazte Asanbladak domekan [iraiak 21]. Arte eszenikoa lehen lerrora ekarri, eta honen balio politikoaz jardun zuten. Antolatzaileek egunaren balorazio “ona” egin dute: “Domekako egunak arte eszenikoei gaztetxean tokia egin eta hauen balio politikoaz hausnartzeko aukera eman zigun, baita, arte eszenikoen inguruan dabilen jendea batzeko ere. Eguneko ekintzetan parte hartu zuten artista zein publikoa gustura egon zen. Arte eszenikoen gaia, beste zenbaiten artean, ezinegona sortzen duen gai bat da, aurrerantzean landu beharrekoa”. 

Dantza tailerragaz hasi zuten goiza, eta bertan, maila eta diziplina ezberdinetako dantzariak elkartu ziren: “Koordinazio ariketak, dantza garaikideko teknika ezberdinak eta taldeko inprobisazio dinamikak landu genituen”. Ondoren, mahainguruan batu ziren gaztetxean, eta ideia desberdinen bueltan aritu ziren: “Arte eszenikoak betiko zirkuituetatik atera eta gaztetxeetara eta espazio autogestionatuetara hurbiltzeko dagoen beharraz aritu ginen. Horrez gain, gaur egun, artea edukiz hustuta kontsumitzeko joera eta forma estetiko soil bezala ulertzen dela ere hitz egin genuen, horren adierazle izanik, hasieran kritika politiko gisa sortutako korronte artistikoak egun soilik forman edo itxuran mantentzea. Gainera, uste dugu, artea giza jarduna den heinean, gizartea eraldatzeko balio behar duela, eta ez soilik errealitatea islatzeko. Honetan datza aurretiaz aipatutako potentzialtasun politikoak”. 

Arratsaldean Enbata kolektiboaren antzezlana ikusteko aukera egon zen; izan ere, Nabiga Kolektiboko kideak ezin izan ziren Ondarroara etorri, osasun arazoak zirela medio. “Enbatako kideek hurrengo galdera bota zuten: Zer irakats diezagukete euskal folkloreko pertsonaiek eta dantzek gaur egunaz? Hartza, mamuak, beharginak… bezalako pertsonaiek parte hartu zuten, haien jatorrizko funtzioa eta gaur egun duten esanahia azpimarratuz, modu parte hartzaile eta fresko batean aurkeztuz”. 

Hala, Ondarroako Gazte Asanbladatik egunaren balorazio “positiboa” egin da, eta aurrerantzean landu beharreko gaia izango dela azpimarratu dute. 

Arte eszenikoaren eguna, dantza tailerra.OGA.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.