Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Auzo batzarren balorazio "oso ona" egin du Markina-Xemeingo Udalak

Herriguneko parte hartzea baxuagoa den arren, landa eremuetako batzarrak "arrakastatsuak" izan direla adierazi dute udaletik. Besteren artean, hondakinen, bideen, ur horniduren eta mugikortasunaren inguruko eskaerak egin dituzte herritarrek; mugikortasun plana garatzen ari da udala, eta ekarpenak domekara [irailak 28] arte jasoko ditu.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/09/23

Auzotar nahiz herritarrekin duten harremana sendotu eta euren ekarpenak entzuteko asmoz, Markina-Xemeingo Udalak jarraipena eman dio EH Bilduk aurreko agintaldietan hasitako bideari. Hala, hiru astez auzo batzarrak egiten aritu dira, eta joan den zapatuan [irailak 20] egin zuten azkena. Iratxe Lasa Arana alkateak adierazi duenez, aurtengo auzo batzarren balorazioa “oso ona” izan da: “Ikusten ari gara gero eta jende gehiago etortzen dela batzarretara; arrakasta edukitzen dute eta auzotarrek asko eskertzen dute”.

Herrigunean iaz hasi ziren batzarrak egiten, eta parte hartzea auzoetakoa baino baxuagoa den arren, landa eremuko auzotarrek erantzun aktiboa eman dute aurten ere: “Auzoetan arrakasta dute batzarrek, baina herrigunekoa ahul geratzen da: dozena bat lagun baino gutxiago etorri dira aurten. Auzoetan, ostera, 20 lagun inguru etortzen dira, eta hori asko da; etxe bakoitzetik normalean bana etortzen da batzarretara. Uste dugu herrigunean bizi direnek gertuago sentitzen dutela udala, eta batzarretara ez, baina badutela joera udaletxera etorri eta ekarpenak egiteko”.

Hain zuzen ere, landa eremuko bizilagunen eta udalaren arteko harremanak sendotzeko asmoz hasi ziren auzo batzarrak egiten, eta alkateak adierazi duenez, bi norabideko batzarrak dira: “Batetik, udaletik zertan ari garen azaltzen diegu, besteren artean, hurrengo proiektuak azalduz, eta bestetik, herritarrek euren auzoetan dituzten behar eta premiak jasotzen ditugu”. 

Mugikoratsun plana garatzen ari da udala, eta domekara [irailak 28] arte jasoko ditu ekarpenak, online nahiz paperean.

Premia desberdinak jasotzen dituzte eremu bakoitzetik, baina badaude gai komunak ere. Horietako bat da, esaterako, hondakinena: “Hondakinen gaiak presentzia handia eduki du aurtengo batzarretan. Aldaketak datoz, eta aurreratu egin nahi izan ditugu herritarren beharrak zeintzuk diren jasotzeko. Landa eremuan, esaterako, konposta eurek egiten dute, eta horretarako behar duten laguntza (baliabideak, edukiontziak eta abar) elkarbanatu dugu”.

Landa eremuari dagokionez, auzobideetako lanei eta ur hornidurari buruzko ekarpenak jaso dituzte: “Bideak gorabeheratsuak izaten dira, ze, askotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoak izaten dira. Kasu horietan udalak ez dauka zeregin handirik, baina saiatzen gara BFAri kexak eta ekarpenak jakinarazten. Ur horniduraren eskaerak ere jasotzen ditugu, baina gaitza da udalak berak bakarrik inbertsio horiek egitea”. Ildo beretik, mugikortasunaren inguruko hainbat ekarpen ere jaso dituzte, eta horietako bat da Barinagan bidegorria egitearena: “Urtero eskatzen digute. Bidegorria Etxebarriko puntara heltzen da, eta hurrengo 500 metroak egiteko eskatzen digute. Kasu batzuetan beste udalerri batzuekin akordioetara heltzea eskatzen digute eskaerek, eta ari gara horretan; Etxebarriari adierazi izan diogu gu prest gaudela proiektu horretan parte hartzeko”.

Herrigunean, ostera, bestelako ekarpenak jaso ohi dituzte. Horietatik “asko” hirigintzari lotutakoak izan dira aurtengoan: “Mantenimendua, bideen zaintza, segurtasuna, lorategien zaintza… Bideen segurtasunari buruzko ekarpenak ere asko izan dira aurten. Mugikortasun planarekin horrelakoak ekidin nahi ditugu”. Hain zuzen ere, domekara [irailak 28] arte dago herriko mugikortasunari buruzko ekarpenak egiteko aukera, online nahiz paperean; online udalaren sare sozialetan zabaldu dute galdetegia, eta paperean udaletxean, Herri Bibliotekan, Beti Jai elkartean, Uhagon kulturgunean eta Atxondo kiroldegian dago eskuragarri (ostean udaletxeko harreran entregatu behar da).

Auzo batzarrak 2025 Markina-Xemein

Martxan. Auzo batzarretan asko izan dira, era berean, udala zertan ari den entzutera joan direnak ere: “Proiektu batzuk ikusi egiten dira egunerokotasunean, obrak esaterako, baina beste proiektu askoren berri ez dute herritarrek. Horregatik dira norabide biko bilerak”. Proiektu horien artean daude, esaterako, Alde Zaharrean martxan dauden obrak, saihesbidekoak edo Arretxinagan egingo den obra. Hurrengo urtera begira, aldiz, beste hainbat proiektu aipatu ditu Lasak: “Adibidez, Zabala plazako parte hartze proiektua aurten egin da, eta beste hainbat proiektu egiteko dirulaguntzak eskatu ditugu, esaterako, ur hornidurak handitzen joateko landa eremuetan, herriko ura garbitzeko aurkeztu dugun proiektua edota igerilekua berrizteko eskatu duguna. Kostu handiko inbertsioak dira, eta dirulaguntzek baldintzatuko dute obra horiek egitea”. Era berean, jakitera eman dute baserrien eta bide publikoen inbentarioa egiten ari direla ere.

Hurrengo pausuak. Auzo batzarrak amaituta, udala aktak jaso eta horiek arlo teknikoko langileekin partekatzen ari da: “Arlo desberdinetako gaiak ateratzen dira, eta kontraste teknikoa eskatzen dute batzuetan”. Horren ostean, ekarpen batzuk zuzenean sartzen dira hurrengo urteko aurrekontuaren lanketan: “Aurrekontua orain ari gara lantzen, eta batzar hauetan jasotako hainbat kontu txertatu egiten ditugu zuzenean”. Horrez gain, ekarpenen jarripena egiteko konpromisoa hartzen dute udaletik: “Gero, alkatetzatik ematen diegu jarraipena ekarpenei, urte guztian, eta normalean udaberri amaieran Auzo Barri izeneko buletina zabaltzen dugu”. Izan ere, auzo batzarrak  gobernu parte-hartzailearen oinarrietako bat dira eta, alkatearen esanetan, “gardentasun ariketa bat” ere bai: “Gu hurrengo urtean itzuli egingo gara, eta ezin ditugu euren eskaerak egin barik utzi. Erantzun bat eman behar diegu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.