Iruñako Gudari Eguneko ekitaldira joateko autobusak egongo dira Lea-Artibai eskualdetik
Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Mutrikutik egongo dira Iruñara joateko autobusak 14:30ean. Barikuan, ekitaldia egongo da Ondarroan.
Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrena dela eta, bi militanteak omenduko ditu Sortuk Gudari Egunean [irailak 27] Iruñeko Anaitasunan antolatu duen ekitaldiarekin.
Hala, zapatuko ekitaldira joateko Sortuk autobusak antolatu ditu Lea-Artibai eskualdetik: 14:30ean aterako dira Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa (Zaldupeko zubitik) eta Mutrikuko autobus geltokietatik. Bestalde, biharamunean [irailak 26], ekitaldia egingo du Sortuk Ondarroan, 20:30ean, Alamedan.