Kortezubira irteera egingo dute mendexarrek
Urriaren 16an izango da irteera; izena eman behar da urriaren 12a baino lehen.
Mendexako Goi-Alde elkarteak antoaltuta mendexarrek Kortezubira joateko aukera edukiko dute urriaren 16an. Egun guztiko irteera izango da, 09:15ean irtenda. Hala, lehenengo Santana Esnekiak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute, eta ostean, hamaiketakoa egingo dute Laidan, eta bazkaritarako Lezika Jatetxean elkartuko dira. Etxeko entsalada berezia, kroketak, legatza plantxan, entrekota, pastela eta kafea jango dituzte, eta ostean, karta jokoan ariko dira.
Izena eman behar da urriaren 12a baino lehen, WhatsAppez edo Mariluri esanda. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, 40 euro.