Boga-Boga emakumeen elkarteak Dimako Andraizea taldearen bisita jaso du
Boga-Boga emakumeen elkartearen eskutik Ondarroako txoko ezberdinak bisitatu dituzte asteburuan Dimako Andraizea taldeko kideek.

Ondarroara bisitan egin zuen zapatuan [irailak 27] Dimako Andraizea emakume taldeak, eta Boga-Boga emakumeen elkarteak herriko txoko ezberdinak erakutsi zizkion.
Kamiñazpiko muralak erakutsiz hasi zuten bisita, eta portuan bukatu zuten. Bisitaren helburua, Ondarroako kultura transmititzea izan zen, baita Dimako Andraizea taldeko kideak Arratiara oroitzapen “ederrarekin” bueltatzea ere. “Etxelila eta udalerriko zenbait txoko erakutsi genizkien. Emakumeen lana azpimarratu, eta herri arrantzale baten eboluzioa nolako izan den azaldu genien”, azaldu dute Boga-Bogako kideek.