Eguaztenean irekiko dute Lekeitioko igerilekua
Bihar [urriak 1] zabalduko ditu berriro ateak Lekeitioko igerilekuak, behin inbertsio eta konponketak eginda. Igerilekuan “urteetan egin ez den inbertsioa” egiten dabilela esan dute udaletik “kalitatezko zerbitzua emateko”. Era berean gogoratu dute urritik azarorako tartean itzuliko dutela dirua, konponketen luzapenagatik zerbitzua eman ez den zati proportzionalagatik.