Lekeitiarrek bihar [urriak 1] egingo dituzte ospakizunak, eta Markina-Xemeinen urriaren 26ra arte luzatuko dira ekintzak. Besteren artean, ibilbide gidatua, mahiangurua, zire foruma, bakarrizketa eta irakurketa kluba egongo dira.
Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrek emakumezkoen estreinako Jai Alai Ligaren Lauko Finala patrikaratu dute, Arai Lejardi markina-xemeindarra eta Oihana Sorozabal miarriztarra menpean hartuta. Gizonezkoen lehian, EƱaut Urreisti mutrikuarrak eta Thibault Basque bidartarrak ezin izan dute Xabier Barandika gernika-lumotarragaz eta Imanol Lopez zumaiarragaz.
Gaurko [urriak 30] egunarekin emango diote amaiera Mutrikuko San Jeronimo jaiei auzotarrek.
Bizkaiko Foru Aldundiak saihesbidea 2026ko lehen hiruhilekorako amaitzea aurreikusten zuen arren, gaur gaurkoz, obrak 2026ko amaieran amaituko dituztela adierazi dute. Atzerapenagaz batera aurrekontuan sei milioi inguruko igoera ere edukiko dute obrek.
Mutrikuko Udalak bosgarren poligonoko landa-lurzoruko lursailak mugatuko ditu Geograma enpresaren bidez. Proiekturaren xehetasun azalduko dituzte eguenean [urriak 2] Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egingo diren bileretan: 11:00etan eta 17:00etan.
Aniztasun Besarkada egunaren harira, Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek 'Xerka' hitzaldia eskainiko dute eguenean [urriak 2], 18:00etan, Ondarroako Etxelilan. Amaia Barrenetxea herritarrak ere bere bizipenak kontatuko ditu.
Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitateak eguenean [urriak 2] egingo du saioa.