Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra antolatu dute
Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitateak eguenean [urriak 2] egingo du saioa.
Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitateak udazkenerako egitarau zabala aurreratu zuen. Irailaren 18an inguruko energia komunitateekin solasaldia egin zuten lehen ekintza bezala, eta dagoeneko bigarrena ere prest dute. Hain zuzen ere, faktura elektrikoa ulertzeko tailerra egingo dute eguenean [urriak 2], 18:30ean, Kultur Etxeko Azkue aretoan.
Ane Garabillak gidatuko du saioa eta zehaztu dute etxeko kontsumoaren faktura elektrikoa ulertzeko tailerra izango dela. Beraz, bakoitzak bere faktura eramateko deia egin dute. Horrenbestez, edozein zalantza edo galdera duen herritarrei bertaratzeko deia zabaldu diete. Era berean, Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitatera batzeko deialdia ere egin dute biztulekitto@gmail.com posta elektronikora idatziz.