Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aitor Garitano bergararra izango da Xemein Abesbatzaren zuzendari berria

Garitanori ongi etorria emateagaz batera, Xabier Mendezek eta Itxaso Jaiok egindako lana eskertu dute abesbatzako kideek.

Aitor Garitano Xemein Abesbatzako zuzendari berria eta Xabier Mendez eta Itxaso Jaio zuzendari ohiak. Aitor Garitano zuzendari berria eta Xabier Mendez eta Itxaso Jaio zuzendari ohiak.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/10/01
Xemein Abesbatzarentzat ikasturte garrantzitsua izango da aurtengoa, izan ere, 2026an 50 urte beteko dira Jose Luis Lauzirika arratzuarrak abesbatza sortu zuenetik. Ordutik zuzendari ugariren esku egon da taldearen gidaritza, eta zerrenda horretara beste izen bat gehituko dute aurten: Itxaso Jaio Ibarluzearen erreleboa hartuko du Aitor Garitano bergararrak.
 
Hala, gogoz hasi dute ikasturtea abesbatzako kideek: “Abeslari bikaina da Aitor, eta hainbat abesbatzen zuzendaria ere bai. Jada hasi gara berarekin entseatzen. Proiektu interesgarri asko ditugu aurrerantzean, eta berarekin lantzeak pozarren jartzen gaitu”. Garitanok Gasteizeko kontserbatorioan hasi zuen musika ikasketen ibilbidea, eta Musikenen amaitu. Era berean, hainbat opera emanalditan ere parte hartu du, eta baita ize handiko jaialdi nahiz aretotan ere. Gaur egun, beste hainbat proiekturen artean, Garitano da Oñatiko Ganbara Kantu Eskolako, Beasaingo Loinaz abesbatzako eta Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzako zuzendaria ere, Beasaingo musika eskolako irakasle izateagaz batera.
 
Garitanori ongi etorria emateagaz batera, Xabier Mendez Aretxabaletak bi urte eta erdian abesbatzako zuzendaritzan egindako lana eskertu dute: “Korua haztea eta gaztetzea lortu du bere lanarekin, eta beti egongo da lekua zuretzako gure artean. Etorri bisitan nahi duzun guztietan”. Era berean, Jaiok egindako lana ere ez dute ahaztu: “Eskerrik asko Itxasori ere, hilabete hauetan zuzendaritza lana hartzeagatik. Beti dago prest laguntzeko, momentu zail desberdinetan gidaritza hartu du, eta bera barik ez genuke aurrera egingo. Koruko gazte guztiak bere eskuetatik pasatu gara, eta musika korala zoragarria dela erakutsi digu. Hemen aurrera, bere ahots eta irribarrearen gozatzen jarraituko dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.