Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bizkaidendak topaketak ospatuko dira barikuan, Ondarroan

Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proatiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa' kanpainaren baitako topaketak izango dira. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak emago die ongietorria bertaratuei.

Oso Pro kainpainaren aurkezpena. Bizkaiko Foru Aldundia.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/10/01

Ondarroako Kofradia Zaharrean batuko dira barikuan [urriak 3] udalerriko merkatariak Bizkaiko merkataritzan etorkizun PRO baten arrakastarako lelopean antolatutako Bizkaidendak topaketetan. 14:00etan hasiko da hitzordua, eta Urtza Alkorta Arrizabalaga udalerriko alkateak emango die ongietorria bertaratuei. Ondoren, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru Diputatua arduratuko da ekimenaren irekieraz.

Topaketan merkatariek ere hartuko dute hitza, izan ere, Dra!ren esperientzia kontatzera igoko da Saioa Sarria, eta Unai Garciak Arratek informatikaren ibilbidea partekatuko du. Gero, Alfredo Rodiguezen txanda izango da, eta kontsumitzaileen belaunaldi berriak erakartzeari buruz hitz egingo du. Amaitzeko, Bizkaidendak Elkarteko ordezkariek hartuko dute hitza, eta tokiko merkataritzari balioa ematean jarriko dute fokua. 

Ondarroako Dendari eta Ostalarien Elkartea den Zatoztek emango dio itxiera egitasmoari. Gainera, bertaratu nahi duenak izena eman beharko du zatozte2@gmail.com helbidera mezua bidalita edo 656 74 24 45 telefono zenbakira deituta. 

Kanpaina. Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proatiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa kanpainak Bizkaiko tokiko saltoki txikiaren irudia berritzea du helburu, “garai berrietara egokitzeko gaitasuna eta tokiko ekonomiarentzat duen garrantzia nabarmentzeko”. 

Bizkaiko Foru Aldundiak iaz jarri zuen martxan kanpaina, BibaoDendak, Bizkaidendak -Bizkaiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Federazioa- eta Cecobi -Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioa- merkatarien elkarteekin elkarlanean. Era horretan, tokiko merkataritzaren leihakortasuna hobetzeko eta negozio eredu berritzaileago, digital eta hurbilago baterako eraldaketa sustatzeko ekintzak bultzatzen ditu: “Bizkaiko saltoki txikiek erronka handiei egin behar diete aurre, teknologia, demografia eta ingurumen eraldaketen ondorioz”.

Oso Pro kanpainak ibilbide luzeko ikuspegia duela zehaztu dute Bizkaiko Foru Aldunditik: “Legegintzaldi osoan hedatuko diren hainbat fase ditu. Helburua da Bizkaiko Saltoki txikiaren pertzepzioa hobetzea, ez soilik kontsumitzaileen artean, baita merkatarien artean ere, lanbidearekiko harrotasuna sustatzeko eta beren negozioak kontsumo joera berrietara egokitzera bultzatzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.