40 etxebarritar inguru ibili dira erreka garbitzen

Etxebarritarrak auzolanean elkartu ziren zapatuan [urriak 4] herriko erreka garbitzeko. Guraso Elkartearen ekimenez, 40 partaide inguru batu ziren Erreka Egunean: “Jasotako zabor kopuru zehatza ez dakigun arren, besteren artean, patinete bat eta igerileku bat jaso genituen”. Hala, “ondo” joan zela adierazi dute: “Betiko moduan hiru zatitan banatu ginen: HHkoak alde batetik, LHkoak bestetik eta DBHkoak bestetik. Ondo joan zen bilketa, eta ostean, betiko legez, kopaua egin genuen Olaian”.