Hainbat herritarrek Markina-Xemeingo hirigune historikoa ezagutu dute
Ondare Babesaren bigarren bisita gidatua urriaren 18an egingo duten arren, toki guztiak beteta daude.

Markina-Xemeingo hirigune historikoko arkitektura eta hiri arkeologia ezagutu zuten zapatuan [urriak 4] hainbat herritarrek, izen bereko bisita gidatuan. Ordubeteko saioa eskaini zuten Ondare Babesa enpresako ordezkariek, eta herriko mugarri arkitektoniko, urbanistiko eta historiko nagusiak azaldu zituzten. Urriaren 18an bigarren bisita egingo duten arren, toki guztiak beteta daude.
Alde zaharrean egiten ari diren lanek ahalbidetu dute bisita gidatua egitea: “90eko hamarkadatik Markina-Xemeingo hirigune historikoan egindako arkeologia lanek XIV. mendearen erdialdean sortutako hiribilduari ezagutza historiko berria sortzen lagundu diote. Esku-hartze arkeologiko horiek berriki aztertu dira une honetan alde zaharrean egiten ari diren lanek eragindako hiri arkeologiako proiektuan”.

Zapatuan [urriak 4] hainbat herritarrek egin parte hartu zuten bisita gidatuan.Ondare Babesa