Nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa egongo da Markina-Xemeinen
Azaroaren 3an egongo da bulegoa. Hitzordua hartu behar da urriaren 24a baino lehen.
Desplazamendu luzeak saihestu eta tramiteak erraztasun handiagoz kudeatzeko helburuagaz, nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa egongo da Markina-Xemeinen azaroaren 3an, 09:00etatik 13:00etara, Herri Bibliotekaren aurrean. Markina-Xemeingo Udalak gogorarazi du nahitaezkoa dela aldez aurretik hitzordua hartzea udaletxean; horretarako epea urriaren 24an amaituko da.
Barikura arte [urriak 10] hitzordua hartzeko lehentasuna izango dute Markina-Xemeinen erroldatutako hirurogei urtetik gorako herritarrek eta kanpora joateko zailtasunak dituzten pertsonek. Epe hori igaro ostean, libre geratzen diren txandak herritar guztien eskura jarriko dira.