'Titu, ba!' prozesuan eman beharreko hurrengo pausuak erabakiko dituzte barikuan
18:00etan elkartuko dira, Uhagonen.
Markina-Xemeingo Udalak eta herriko mugimendu feministako kideek joan den martxoan Titu, ba! prozesua ipini zuten martxan, herrian feminismoaren inguruan “hutsune nabarmena” zegoela oinarritzat hartuta. Ordutik hainbat izan dira eman dituzten aurrerapausuak, eta prozesuaren norabidea erabakitzeko hurrengo hitzordua barikuan [urriak 10] ipini dute.
18:00etan elkartuko dira, Uhagonen, herriko jardun feminista indartzeko asmoz: “Ikasturte berriari ekin eta labean utzi genuenari forma ematen hasteko batzarra izango da”. Izan ere, prozesuaren parte dire kideek adierazi dutenez, bileran aurrera begira eman beharreko pausuak erabakiko dituzte: “Denok batera prozesu parte hartzaile baten bidez hemendik aurrerako pausuak zehaztu eta oinarri batzuk ipini nahi ditugu”. Era berean, jakinarazi dute Emagin egongo dela prozesuaren dinamizazio lanak egiten.