Sindikatuek Palestinaren alde deitutako lanuztearekin bat egin dugu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako langileok. Kazetariek atzo egin zuten lanuztea, gaur lanuztearen jarraipena egin, eta informazioa irakurleei helarazteko. Gainontzeko langileek, berriz, gaur egingo dute hiru orduko lanuztea.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean lanuzteek zein arratsalderako Gernika Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioek izandako erantzuna jasotzea da gure helburua, eta, beraz, zuen lantokietako edota udalerrietako argazkiak bidali nahi badituzue, helbide honetan jasoko ditugu: lea-artibai@hitza.eus.