Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

35 lagun elkartu dira Garraitz ezagutzeko bisita gidatuan

Lekeitioko Denboraren Bankuak deituta, martitzenean [urriak 14] osatu zuten ibilbidea. Hurrengo asterako auzolanetarako deia egin dute.

Garraitz ezagutzeko bisita gidatua Parte hartzailean, Garraitzen.Lekeitioko Denbora Bankua
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2025/10/16

Lekeitioko Denboraren Bankuak, Atabaka Kultur Alkartearen, Lekitto Bedarra eta udalaren laguntzagaz, Garraitz irlako altxor historikoak eta bitxikeriak ezagutzeko ibilbidea osatu zuten 35 lagunek martitzenean [urriak 15]. Uztaileko irteeran lekurik izan ez zutenek lehentasuna izan zuten eta bisita gidatua beste behin ere arrakastatsua izan zen.

Isuntza hondartzatik atera ziren 17:00etan eta Atabaka elkarteko Guillermo Ruiz de Erentxunek gidatu zuen ibilbidean. Bost tokitan egin zuten geldialdia; malekoian, San Nikolas ermitan, tontorrean, militarren kuartelean eta kanoien tokian. Bakoitzean Ruiz de Erentxunek zenbait azalpen eman zituen eta antolatzaile zein parte hartzaileek “oso pozik” amaitu zutela nabarmendu dute.

Hain zuzen ere, partaide gehienak lekeitiarrak baziren ere, azpimarratu dute tartean izan zirela Amoroto, Mendexa, Bermeo edota Azpeitiko bizilagunak ere bai. Denek ala denek “oso ondo” baloratu zuten ibilbidea eta eskerrak eman zituzten “hurbileko historia ezagutzeko aukera ederra” eskaintzeagatik. Ikusmin handiena sortu zuena frantzesek egindako kuartela izan zen, bertan 35 soldadu bizi izan zirelako. Horrez gain, tontorretik Gipuzkoako kostalderako dauden parajeek ere arreta deitu zuten.

Lekeitioko Denboraren Bankutik gogoratu dute irteera hileroko taldearen egitasmoa izan dela. Hurrengokoa, dagoeneko udazkenean sartuta, perretxiko irteera izango dela aurreratu dute. Aurrerago emango dute ekimenaren inguruko xehetasun gehiago.

Gainera, Lekeitioko Lagunkoi taldeak beste auzolan baterako deialdia egin du. Plazako musika kioskoko barandilaren pintaketa osatzeko deia egin dute. Ahal den “parte hartzea handiena” izateko bi egunetan banatu dute auzolana: urriaren 20an 10:00etatik 13:00etara eta 24an 17:00etatik 20:00etara. Amaieran, bakoitzak ekarritako janariagaz, partaideen artean merienda egingo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.