Domekan egingo dute III. Artzain Txakurren Lehiaketa
11:00etan izango da, kiroldegi ondoko landan. Sei partaide edukiko ditu lehiaketak, tartean, Barinagako Igor Elordi eta 'Lagun'.
Markina-Xemeinek hirugarrenez hartuko ditu artzainak eta haien txakurrak domekan [urriak 19], III. Artzain Txakurren Lehiaketarako. Punta-puntako partaideak edukiko ditu aurtengoan ere lehiaketak, eta tokia ere, ezin hobea izango da: Markina-Xemeingo kiroldegi ondoko landa.
Hala, 11:00etan emango diete hasiera lehiari. Inaxio Irakulis eta Mikel Garate izango dira epaileak, eta sei partaideren lanak baloratu beharko dituzte. Igor Elordi eta Lagun izango dira bertoko partaide bakarrak, Barinagatik helduko baitira. Harekin lehian arituko dira Bittor Bengoetxea eta Pupy (Galdakao), J. Ramon Azkargorta eta Bat (Galdakao), Mikel Pagazartundua eta Lay (Lemoa) Manuel Gorriti eta Izar (Aizarnazabal) eta Jabier Gastañaga eta Cool (Antzuola).