Urriaren 26an irteera egingo dute Mendexa Abentura Parkera
Izena eman behar da Mendexako udaletxean urriaren 20a baino lehen.
Mendexarrek bertatik bertara abentura ugari bizitzeko aukera dute Abentura Parkeagaz, eta oraingoan, denek batera egingo dute irteera. Mendexako Udalak antolatuta, urriaren 26an egingo dute irteera, 10:00etan hasi eta 13:00ak bitarte.
Bi adin tartetan banatu dute irteera: 4 eta 8 urte bitarteko umeak eta 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dure Mendexako udaletxean urriaren 20a baino lehen; 4 eta 8 urte bitarteko umeak irteerara joateko heldu laguntzaile batek ere izena eman beharko du. Bestalde, toki mugatuak daude, eta lehentasuna izango dute mendexarrek.