Zapatutik astelehenera itxita egongo da Etxebarria eta Markina-Xemein arteko bidearen zati bat
MIBA ingurutik Errotabarriko bidegurutze ingurura itxiko dute bidea. Ibilgailu astunek ezingo dute bertatik pasa, baina gainontzekoentzako desbideratzea zabalduko dute.
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, lanak direla eta Etxebarriatik Markina-Xemeinerako errepidearen zati bat itxi egingo dute. Bihar [urriak 18] 07:00etan itxiko dute bidea, eta astelehenean [urriak 20] 05:00ak inguruan zabalduko dute. MIBA ingurutik Errotabarriko bidegurutze ingurura itxiko dute bidea, eta ibilgailu astunek ezingo dute bertatik pasa. Gainontzeko ibilgailuentzako, ostera, desbideratzea zabalduko dute.